| Esti's profile"Quien tiene la voluntad...PhotosBlogLists | Help |
|
November 15 Euskaltegiko kideentzat, maitasunezAzken egunontan, oposaketak direla eta, euskara eskakizunak prestatzen ari naiz: atarikoak, idazlanak etab. Betikoa. Egin behar da eta kitto. Txintik ere esanik ez. Baina badago kontu bat ezin dudana pairatu: atarikoetako zuhaitzei buruzko galderak.
"Hauetako zein ez da zuhaitz mota bat?" edo "Zer fruitua ematen du pagoak?" eta zer demontre dakit nik?, Trivialean ari gara, ala?
Nik, ez dakidana zer ezberdintasun dagoen zuhaitz erorkorren eta iraunkorren artean, nola jakingo dut pagoak ezkurrak ematen dituela eta haritzak hurriak??. Nik dakidan gauza bakarra da udan zuhaitzen ondoan ibiltzen naizenean, oinetakoak zorura itsasten zaizkidala arbolek jaurtitzen duten zer edo zer nazkagarria dela eta, eta litekeena dela txoritxo liluragarri horietako batek nire gainean kaka egitea.
Beraz, IVAPekook, mesedez, arren, no le pidan peras al olmo!
----------------------------------
Estos últimos días, con el tema de las oposiciones estoy preparando los perfiles de euskara: atarikos, redacciones y demás. Lo de siempre. Hay que hacerlo y punto. No digo ni pío. Pero hay algo que no soporto: las preguntas sobre árboles de los atarikos.
"¿De éstos, cuál no es un tipo de árbol?" o "¿Qué fruto da el haya?", y ¿qué leches sé yo?, estamos jugando al Trivial o qué?
Yo, que no sé qué diferencia hay entre los árboles caducifolios y los perennes, ¿cómo voy a saber que el haya da bellotas y el roble nueces?. Yo lo único que sé es que en verano cuando ando cerca de los árboles se me pegan los zapatos al suelo por alguna cochinada que escupen los arbolitos y que es probable que algún pajarillo encantador de esos me cage encima.
Por tanto, Señores de IVAP, por favor, no le pidan peras al olmo!
La chica de la manzana
November 07 IsburtBizi berria eraiki, zuretzat, zuretzako
Barka itzazu bidean hildakoak, gaixotutakoak
Zuretzako izango diren momentu zoriontsuek
espazio bat betetzen dute, bete behar duten momentuan.
Atzoko bizipen ta gaurko zalantzek
Norbegiako Isburtera bultzatuko zaituzte.
(Kerobia)
Isburt, barnean dugun lekua nora gure urratsek abiatzen gaituzten. Barneko hutsunea non bizipen, zalantza eta erabaki guztiak osotasuna lortzen duten: gu.
-------------------------------------------
Isburt, el lugar que tenemos en nuestro interior al que nos dirigen nuestros pasos. El hueco interior donde todas las vivencias, dudas y elecciones logran la plenitud: nosotros.
La chica de la manzana |
|
|